Poetak idatzi zuen enarak itzultzen direla. Horrela esanda, oso litekeena da uda honetan ikusi ditugun batzuk gure buruen gainetik hegan egin izana iraganean. Baina ziur nago ez zutela ingurune bera aurkitu, ez inguruko elementuetan ezta gugan ere, denborak bere arrastoa utzi baitu.
Gizakiok objektuak handitzeko eta idealizatzeko joera dugu. Eta hau arazo bat
da, epe luzera, desilusio iturria baita, etsipena ez bada. Pertsonak, garaiak
eta lekuak idealizatzen ditugu, haietan positibotzat ikusi duguna nabarmenduz,
alderdi negatiboak ahaztuz. Hori gertatzen da lehen maitasunarekin, bisita
labur batean gugan arrastoa utzi zuen leku horrekin, edo bizi izan genuela uste
dugun haurtzaro zoriontsuarekin, denboraren ikuspuntutik arretaz behatuta,
beste irudi bat eman diezagukeena.
Inor ez da perfektua, eta idealizatutako elementuan pixka bat gehiago
sakonduz akatsak agertzen dira. Errealismoa sorrarazteko ariketa ona da
elementu idealizatu horietara hurbildu eta berriro hura bizitzen ahalegintzea. Ez dira inoiz
lehen aldiko berdinak izango. Denbora oso traidorea da. Orain, traidorea
norbera ere izan daiteke, eta norberak mundu idealizatuan bizitzen jarraitzea nahiago dezake. Horregatik interesgarria da aipatutako poetak idatzi zuen beste
hau ere gogoratzea:
Baina zure edertasuna eta nire zoriona ikusteko
hegaldia moteltzen zutenak,
gure izenak ikasi zituztenak...
horiek... ez dira itzuliko!
Argazkia: Aranzadi Zientzia Elkartea
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina