Errealitatea da denboraren abiaduraren sentsazioa areagotzen dela gure adinean aurrera egin ahala. Uztaila da eta iruditzen zait iragan Gabonzahar gaueko afariaren mahaia jaso berri dugula. Segur aski bilobei galdetzen badiet esango didate amaitu ezina iruditu zaiela udako oporrak heldu bitartekoa. Ikuspegia ez da berdina. Batzuek gure azken helmugarantz begiratzen dugu: gazteek, berriz, iragan laburrari begira neurtzen dute denboraren abiadura. Nik jada ez daukat oporraldirik eta nire atzetik datozenak aisialdia noiz iritsiko zain irrikan daude.
Bertigo sentsazio horri garai zailak bizitzen
ari gareneko beste sentipena gehitzen badiogu, ia dena erlatiboan jartzen dugun
puntuan gaude. Orain arte eguneroko bizipen ugari zalantzan jartzeko gaitasuna
gero eta azkarrago areagotzen banuen, nire adinera iritsi izanak ia ezerk ez du
erabatekotasun zentzurik. Ezer ez da egia edo gezurra... zioen Campoamorren
bertso ospetsu hark, inguratzen gaituen mundu traidoreari erreferentzia eginez.
Nolanahi ere, ez gara desanimatu behar eta ezezagunari aurre egin behar diogu
geure talaiatik, ez baitago besterik.
Argazkia: Ekain
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina