Medikuntzako profesionalen artean zabalduta dagoen irri-esaera batek, gutxi gorabehera, dio edozein akats autopsian detektatzen dela. Ez banago oker, Atahualpa Yupanqui izan zen esaldia ospetsu egin zuena bere "Milonga galdua" publikoarentzat kantatzeari ekin aurretik azaldua.
Politika munduan bizi dugun egoera ustel
honetan, duintasun etiko apur bat duen edozein hilkorrentzat nazkagarria da
eguneroko albisteak ikustea. Lurpeko mundu politikotik sortzen den etengabeko
jario kirastua auskalo nola eta noiz amaituko den, baina ziurrena da hilotz bat
baino gehiago utziko duela bazterretan.
Ausartuko nintzateke esatera Pedro Sánchezek
egindako akatsa —barkamen eskaerak Borbon elefante zalea gogorarazi zidan—
laster hilotzen kameran aztertuko dutela. Behin pentsatu izan nuen gizon hori
gai izango zela bere kolaboratzaileen esku luzea diru publikoetako kutxatik
urrun edukitzeko. Baina bere ingurukoek gainditu egin dute, eta inork ez daki
ziur zenbateraino dagoen bera ere inplikatua, aurka dituen auzi eta
salaketetan. Asko direnak eta zurrunbilo indartsutik ateratzen bada ere,
zauriak ez dira arinak izango.
Zalantzarik gabe, ordea, autopsiak argituko du
psozialistaburuaren iragarritako heriotzaren gakoa, inoiz jotzeari uzten ez
dion milonga triste eta ilun honen ondoren antzematen dena.
Argazkia: OCCIDENT