BILATU

urtarrila 01, 2024

KAIXO, EGUN ON!


Urteko mendi ibilaldiak Tellamendin amaitzea zen gure asmoa baina 2023ko azken eguna euritsu agertu zitzaigun eta ez zen gauza katarrorekin bukatzea. Horregatik, igoera xumeago baten aldeko apustua egin genuen, behin hodeiak atzera egin eta igoera txikia gorabehera meteorologikorik gabe egin genezakeela ikusita.

Behatokiko balkoitik eskaintzen zaigun panorama atseginez  kontenplatu genuen eta eguna, itzaltzen ari zen urtea bezala pasatzen ari zela iruditu zitzaidan bapatean: itxura itsusi batetik nolabaiteko hobekuntza erakustera joan zen, oraindik egoera guztiz egonkortu ez bada ere.

Orduan ekialderantz begiratu eta zeruak itxura itxaropentsuagoa zuela ohartu nintzen. 2024a hurbiltzen ari zen, itxaropentsu izatera gonbidatzen zuena. Ez dadila espejismo bat izan.

2 iruzkin: