BILATU

abuztua 15, 2022

GAUR PAELLA

 

Hilaren erdia igaro da, eta osoa dike lehorrean eman dut, zuntz haustura gaizto baten ondorioz, harrikada ospetsua ekarri zidan etxeko istripu zorigaiztokoan. Eta egun hauetan sarri oroitu dut, gizonak proposatu arren erabakitzen duena Jainkoa dela dioen adagioa: orain arte ezin izan dut gauzatu hilabete honetarako programatu nuena. Eta jakina, hutsuneak betetzeko abuztutik geratzen zaidan guztian ere ezin izango naiz biderkatu. Zer egin?

Ahaleginari egunero ekin behar zaionez gero, zirrikiturik txikienetik ere aurrera ateratzen saiatuko naiz, saiatzearen bidez behintzat galeraren sentsazioa murriztuko dudalakoan. Eta abuztuari geratzen zaionaren lehen eguna gaur denez, herriko adiskideak deitu eta paella batera gonbidatuko ditut. Behintzat, ez dezatela esan ez dudala udan beraien alde ezer egin.

Espero dut Jainkoa berriro bidera ez ateratzea, buruarekin ezetz esaten. 

Argazkia: Tere Anda


4 iruzkin:

  1. Pazientzia aholkatzea horrelako momentuetan fribolo samarra izan daiteke,... baina ez dago besterik, Josemari. Ondo errekuperatuko zara, eta orduan esango duzu horrelakoetan esaten duguna: "Ze ondo gauden ondo gaudenean!". Animo eta paella on!

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Aitor, eskerrik asko! Pazientzia, bai, luzea. Paella ondo atera zen, adktruen arabera.

      Ezabatu
  2. Aupa Josemari, errekuperatu eta zaindu, baina batera disfrutatu, lau teleberri geratzen zaizkigu eta. Ondo izan

    ErantzunEzabatu