BILATU

ekaina 22, 2020

ENPRESARIAK EZ DIRA GIZARTE LIDERRAK


Jose Antonio Garrido ez da edozein Euskal Herriko historia ekonomikoan, XX. mendean - batez ere energia sektoretik burututako kudeaketa, nik esango nuke, arrakastatsua dela eta. Aitortu behar dut miresmen puntu bat izan nuela Garridorekiko, nik ere enpresa munduaren gorabeheretan bide egiten ari nintzen urte latz (baina polit) haietan. Sentsibilitate berezia zuen enpresa barruko giza arazoetarako eta kapitala/pertsonala/gizartea hirukote gehienetan ukituezinean oinarritzen zuen bere enpresa estrategia. 

Duela egun batzuk elkarrizketa egin diote kazeta batean, eta titularra azpimarratu nahi dut: enpresariak gizarte liderrak izan beharko genituzke. Eta kasu honetan ez nator bat Garridorekin, eguneroko praktikak enpresariak euren munduan bizi direla egiaztatzen baitigu. Inguruari begiradatxo bat botatzea besterik ez da egin behar benetako panorama zein den antzemateko. Gizarte liderrak beste arrago desberdinetan hezitzen dira, behintzat koordenada desberdinetako eszenategietan. 

Zinez, Jose Antonio, ez ditut ikusten Jose Ignazio Sanchez Galan, Josu Jon Imaz, Iñigo Ucin edo Andres Arizkorreta euskal gizarte mugimenduetako buruzagi moduan. Aitzitik, euren enpresa estrategietako eskeman preso daude, irabazi gordinak dutelarik helbururik nagusiena. Ez dute astirik beste norabidetara begiratzeko. Eta zentzu batean ulertu egiten ditut, ez baitziren gizarte liderrak izateko bokazioarekin jaio, enpresariak baizik. 

Argazkia: mundosocial.com

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina