BILATU

lunes, 4 de septiembre de 2017

BI ERREALITATEREN ARTEAN



Hilabete bat oso denbora tarte txikia da gizadiaren buru eskema antzemateko. Baina ideia orokorraren hurrenera iristeko egin daiteke ahalegina, batez ere gizartearen mugimendu animikoei erreparatuz.

Abuztua hilabete aproposa izan ohi da pertsonok gure barnea hustu dezagun. Ziurrenik oporretako ohiko xarma artifizialak eragin positiboa izaten du gure berba jario otzanezinean eta denetariko iritzi absurdu eta ergelak entzuten eta irakurtzen dira han eta hemen.

Zalantzarik gabe, Bartzelonako atentatua izan dugu lehengo hilean albisteetako erpina eta oraindik ere fruitu gehiago emango du, iturburua ez baita agortu. Ez dit irakurleak ukatuko atentatuaren ondorioz berriro garbi ikusi dela bizi garen oilategi erraldoiaren neurri infinitua (barka nazatela oilo-oilarrek)

Yuval Noah Harariren "Sapiens" liburua irakurtzen harrapatu ninduen atentatuak eta israeldarrari ideia batean bederen arrazoia eman behar izan nion gertaeraren berri izan eta berehala: oraingo gizaki jakintsua bi errealitate bikoitzean bizi da. Alde batetik errealitate objektiboa (erreka, zuhaitz, lehoiak…) Bestetik,  asmatutako errealitatea (jainkoak, nazioak, erakundeak…) Eta gure egunetan errealitate fiktizioak partida irabazten dio objetibismoari. Horrela, azken egunera arte?

Argazkia: Tere Anda

No hay comentarios:

Publicar un comentario