“El Quijote” irakurri behar izan genuen ume denboran. Argitalpen laburtua,
hori bai, baina hezkuntza sistema frankistak espainiar literaturako adibiderik
esanguratsuena zerbitzatzen zigun, nik esango nuke gure gozamenerako, artean
bederatzi urte nituen arren. Don Kijote Mantxako, urte batzuk geroago Pedro
Berrondok itzuli bezala, eta bere ibilaldi eta gertaera xelebreekin goi
literaturaren zirrikituetatik sarrarazi gintuzten, gure izpiritua geroko
literatura-erronka zailagoetarako prestatuz.
Frankismoa hil zen aspaldi - neofrankistak agertu badira ere- eta euskal
literaturari bidea ireki zitzaion, paradigma berri baten atarian geundela
pentsatzera iritsi ginelarik. Ez dut eztabaidatuko hori lortu den ala ez,
baina begi bistan dago gure haur eta gazteei ez zaizkiela euskal literatura
klasikoaren erreferenteak behar bezala erakutsi eta alde horretatik ezjakinak
dira.
Bateon batek galde liezadake zertarako balio duen, adibidez, Pedro Ignazio
Barrutiaren "Actto para la Nochebuena" irakas-testuetan zabal eta
modu erakargarrian agertzeak. Galdera horri inteligentziaren logikarekin
bakarrik erantzun dakioke, eta hori ez luke ulertuko galdegile gizagaixoak.
Argazkia: JMVM
Askotan pentsatu ohi dut zer zaila izan behar duen literatura irakasteak. Ez bakarrik gaztelerazkoa, baizik eta euskerazkoa, frantsesezkoa... Literaturak eskaintzen duenaz ez dagoela interes handirik ematen du. Eta gazteen kasuan (orokorrean ari naiz) irakurtzearen plazerra galtzen ari da. Hezkuntza ereduekin bueltaka eta zerbait erori zaigu bidea.
ErantzunEzabatuEskerrik asko, Eduardo, hausnarketarengatik!
Ezabatu