BILATU

lunes, 18 de mayo de 2015

DOAKO BARRETERAPIA



Barreterapia ei da, zenbait gaixotasunen sindrometik ateratzeko pertsonen baitan aplika daitekeen metodorik eragingarriena. Gure gizartean gero eta gehiago dira barne sintoma negatiboetatik aldentzeko asmoz barreterapiaren ingurura biltzen diren lagunak. Agian horrek esan nahi du gure gizartearen osasun egoera egunetik egunera okerragotzen ari zaigula, baina badaezpada ere oraingoan silogismoetatik kanpo geratuko naiz. Ez diot inori arrazoirik zerbitzatu nahi, tipo ezkortzat har nazan. 

Aitzitik, nik ere, barrearen onuraz konbentzituta, irakurleari pista batzuk eman nahi dizkiot. Debalde, gainera. Begira: zerrendatxo batean gaixotasunaren balizko zenbait kausa idatziko ditut, negarra sorrarazi beharrean irakurleari barregura eman behar diotenak. Zoaz poliki, lagun, eta ikusiko duzu zein ondorio goxoa duen barreak. Erreza da. 

A.- Jorge Fernandez espainiar Barne Ministroak esan berri du guardia zibilak ez direla EAEtik sekulan joango. (Arnasa hartu soseguz eta ekin barreari)

B.- Raxoyren iritziz ustelkeria ez da bere alderdiaren arazo estrukturala. (Arnasa ... )

C.- Obamak mila dolar baino gutxiago dauka bere kontu korrontean (Arnasa ...)

D.- Franciscok esan du Mahmud Abbas palestinarra bakearen aingerua dela (Arnasa ...)

E.- Esperanza Agirre eta Cifuentesek otoitz egiten diote San Isidrori, enplegua sor dezan (Arnasa ...)

F.- (Irakurri gaurko egunkariko titularrak eta nahikoa duzu zure zerrenda propioa egiteko)



http://www.fentmuntanyaiformacio.es

2 comentarios:

  1. Badut biñeta bat, nun "turno de preguntas" horretan, txanda duenak, atrilean den politikariari galdetzen dion:

    - ¿Cuando no les vemos, también se ríen de nosotr@s?

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. eta hizlaria barrez lehertzen da, ezta? Guk ikasi behar dugu horien gain barre egiten. Ondo segi!

      Eliminar