Udaberria iristear da, eta bizitzaren eztanda bere osotasunean ospatzeko prestatzen ari gara. Planeta zahar honetako izaki guztiek nabaritu dugu gure baitan patu hurbilarekiko lotura bizigarriaren deia. Berpizkunde berri bat bezalakoa da, adin guztietan, intentsitate desberdinez bada ere. Mutur batean gazteen era guztietako indar positibo neurtezina jar liteke, eta bestean udaberrirako ikuspegi negatiboa polenerako alergia pairatzen dutenen aldetik.
Inon irakurri dut udaberriak lanerako gogoa ere handi dezakeela, eguzki-argia gehiagori esker aldartea hobetuz, eta horrek energia eta baikortasuna areagotzen ditu. Eta badirudi produktibitatea hobetzeko, aproposa dela kanpoko jarduerak sustatzea eta ohitura osasungarriak areagotzea. Ba, espero dut, gure herrietako izkina guztiak argazkiko mezu margotuarekin zikindu dituztenak ere udaberriaren zantzo indarberritzaileak harrapatzea, eta agian mezua sinatu dutenen ekarpen ekonomikoarekin hormak lehen bezala uztea.
Hiritarrok biziki estimatuko genuke garbiketa-operazioa, horrela berretsi egingo baikenuke udaberriak lanerako gogoa berpizten duenaren ustea. Hala bedi.
Argazkia: JMVM

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina