Idazkitxo hau irakurtzen ari direnen artean ez da inor egongo Ertzaintzaren azken azterketen emaitzen berri ez duenik. Baina ziur aski oso gutxik, baldin badago norbait, jakingo dute hautagaiei ipinitako programa teorikoaren nondik norakoa, edota egindako proba psikoteknikoen maila.
Dena den, diodan, aurkeztutakoen % 90ek ez
zutela proba gainditu baieztatzea, eta datua zuzenean hezkuntza porrotarekin
lotzea ez dela zuzena, teorian Arkautera sartzeko beharrezkoak ziren
estandarrak oso altuak izan zitezkeelako, eta gerta zitekeen benetan talentudun
pertsona gutxi batzuek baino ez gainditzea baldintza horiek. Egundoko ertzain
belaunaldi jantzia litzateke, eta, oro har, pregonatu den moduan, historian
hoberen prestatutako gazteria izango genuke oraindik ere.
Baina gerta liteke, eta nire beldurrak
norabide horretatik doaz, EAEn bizi den gazteriaren zati handi bat, gutariko
askoren baitan marraztu dugun eta oraindik helburu amestua den balizko herri
egituratuarekiko ezaxolati izatea, herritarrei exijitu behar zaigun
gutxienekoari ere bizkar emanda bizi dela. Eta ertzain izateko balio ez duten
bezala, beste arloetan ere porrota izango litzateke nagusi.
Eta ez dut ezer arriskatuko hondamendiaren
tasari dagokionez balorazioa egiten, herrialde normal batek bere herritarrei
eskatu behar dien hizkuntza-profila kontuan edukiko balitz azterketetan. Baina
puntu honetaraino iritsita, nahiago dut isilik egotea, ez baititut inoren
oporrak mikaztu nahi.
Argazkia: zuzeu.eus
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina