BILATU

lunes, 23 de mayo de 2016

DENA EZ DAGO GALDUTA…



Dena ez da Pablo Iglesias/Mariano Raxoi/eta abar,  ezta Jimenez de los Santos-Paco Marhuenda/Garcia Ferreras/eta abar. Bada bizia horiengandik haratago.

Politikan ari diren asko eta askok dagokiena zintzo kudeatzen dihardute, medioetako titularretan euren gain esan daitekeenak bost axola dielarik. Eta medio ugaritan ere eguneroko bizimodua islatzeari eskaintzen zaio tarterik mamitsuena, politikaren azpimunduan jazotzen denari jaramon larregirik eman gabe. Aluzinatzen ari naizela? Ez!. Bilatu eta aurkituko duzue. 

Politika mundua zirko erraldoia bihurrarazi digutenean ariketa interesgarri eta osasungarria bilakatzen da politiko zintzo eta isilen lanari begiradatxo bat ematea. Politika, azkenik, gizarte egitura administratiboa ahalik eta zorrotzen zuzentzea da, horretarako ezarri baita politikoengan administratuen konfiantza.  Eta uste baino politiko ondratu eta langile gehiago dira, zalaparta era kiratsa darienak baino. 

Kazetari guztiak ere ez dira euren buruak gehien nabarmentzera ahalegintzen diren izar aspergarri horien estilokoak. Egon badaude (izan badira) entzule, ikusle edota irakurlearengana informazioa kutsatu gabe helarazten ahalegintzen direnak. 

Bilaketan dago gakoa. Behin aurkituz gero, politikan eta kazetaritzan gauzak ez daudela guztiz galduta ulertzen da. 

Argazkia: Tere Anda 

2 comentarios:

  1. Horixe berori pentsatu nahi dut neuk ere. Zoritxarrez bokazio gutxi geratzen da gure artean: kazetaritzan, politikagintzan zein medikuntzan. Inor gutxik ematen du ezer debalde. Gero eta gutxiago dira egun on esaten dutenak goizean edo besarkada bat ematen dutenak norbait ikusita poztu direlako. Gero eta gutxiago dira lagunen lorpenekin benetan pozten direnak. Zer gertatzen zaigu? zilborrera begira bizi garela zerbait garelakoan. Zer geratzen zaigu? Egunero egitea zintzotasun ariketatxoren bat. Eta bide batez, ariketatxo bera eskatzea politiko profesionalei, kazetari profesionalei eta mediku profesionalei. Egun bikaina zuretzat !!!

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Eskerrik asko Jon Iñaki! Baita zuretzat ere, gaur, bihar eta... goizeko egun on horiek edota norbait ikusten poztutzean besarkada zintzoa ematen saiatzen zaren guztietan!!

      Eliminar