BILATU

lunes, 2 de febrero de 2015

PARKINSONEKIN BIZI IZATEN



"Parkinson gaitzarekin bizitzea gogorra bada, atera kontua zein egoera fisikoan egongo den Javier Viscarret  urdaila kendu ondoren" Ez da aurrekoa egin nezakeen aurkezpenik egokiena gizon horren inguruan baina huraxe izan zen nire pentsamendua, Iruñeko adiskide batek Viscarreten istorioaz hitz egin eta "Ananda" haren azken  liburua irakurtzera gonbidatu ninduenean. Lehengo ostegunean heldu zen liburua nire eskuetara eta ikaragarri erakargarria gertatu zitzaidan lehen orritik. Bere literatura xume baina sotilaren sarean harrapatu ninduen. 

Hamarkadatan "Parkinson nire laguna"rekin harreman estua daraman lagunak bizitzari diosala hain jarrera baikorretik nola

Javier Viscarret
egiten dion ikusita, zertaz kexa gaitezke osasunak hobeto tratatu gaituenok?  Viscarreten bizipenen agerpen biluziek berotasuna eskaintzen diote, mundu berria gaixotasunetik haratago eraikitzera behartuta dagoenari. Eta bizitzaren ohiko artifizialkeriaz erantzi eta gurdi berri batera igo ondoren, sentsazio berriak espazio eta abiadura berrietan jaso ditu nafarrak, itxaropenetik. 

Javier Viscarretek ikasgai bikaina eskaintzen digu bere azken liburuaren orrietatik: bizia bizi behar da, azken tantaraino, duintasunezko osagai guztiekin. Horrela bakarrik ematen zaio zentzua mundu honetatik zeharreko ibilbideari. Jainkoarekiko sinestuna izan ala ez, gizatasunak eskaintzen dio gure ihardunari balio eternala. Eta Javierren erakuspen idatziak ideia horretan berretsi nau.
 http://www.fentmuntanyaiformacio.es





 

No hay comentarios:

Publicar un comentario