Gaur astelehena, Uribarri Ganboan berriro gogoratzen dugu Arabako eskualde baten bizimodua erabat aldatu zuen gertaera bat, garai hartako stablishmentek bultzatuta bertako gehienon borondatearen kontra sortutako urtegi batek piztua, eta beti bezala, gehien bat emigratzera behartuta egon zen giza taldearen arrazoiak alde batera utzi zituena.
Ehunka familiek ez zuten beste aukerarik izan
maletak egitea baino, eta atzera begiratu gabe, betiko agur esatea beren
etxeei, lan eta aisialdirako lekuei. 1950eko hamarkadaren erdialdean gertatu
zen, eta haurren, helduen eta adinekoen exodoa oraindik ere askoren memorian
dago... Hurrengo urratsaren berri izan gabe, euren lurretatik erauzitakoek
bazekiten ez zela inoiz berdina izango. Atzean ezer ez, eta aurrean galdera
ikur erraldoia.
Gaur ez ditut berriro salatuko giza eraso
horretatik etekin material deitoragarria atera zutenak. Ez dut idatziko,
askotxo egin dut, geratzea erabaki zutenei buruz, bizitzaren aldeko borroka
berrian porrot egiteko arriskua jasan zuten arren. Baina bai ostera aitortu
nahi ditut, euren sustraietatik indarrez atera zituzten guztien ausardia,
egoitza berri bat eraikitzeko burututako ahalegin sutsua, beren lorpen epikoa
baliatuz, denboran milaka eta milaka herritarrek etekina atera genezan
sakrifikatu ziren haiek.
Benetako onuradunetako bat naiz ni.
Argazkia: JMVM
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina