Sarritan gogoratzen dut, ikasketen azken txanpan geundela irakasle hark esandakoaz: gure bizitza profesionalean jakintza mordoa aurkituko genuela, hasiera batean alferrekotzat har zitekeen arren, behin baino gehiagotan arazoetatik salbatuko gintuena... eta, nolanahi ere, gure bizitzaren joatean onuragarria izango zena.
Hamarkada asko geroago irakaslearen
gogoetetara itzultzen naiz eta ikusten dut ez zegoela oker bere baieztapenean.
Ziur nago bizitzak, gure lanbideari lotuta ez ezik, alferrikakotzat jo
ditzakegun ezaupideak eskaintzen dizkigula etengabe, baina epe luzera
asebetetzea eta ezagutza integralean aurrera egiteko aukera ematen digula.
Norbaitek alferrekotzat jo lezake igande goizean
mendira ibilaldi bat egitea, lasaitasun espirituala beste helbururik gabe.
Badira filosofia irakurtzea erabateko denbora galdutzat hartzen duena, ez baita
zientzia aplikagarria. Edo, ziur aski, badela errentagarriagoa izango
litzaidakeela uste duena erdaraz idaztera dedikatuko banintz
lerro zentzu handirik gabeko hauek euskaraz eskaini beharrean.
Zalantza barik, mendian naturarekin bat
eginda denbora galtzea, Platon lasai berrirakurtzea edo nire barrua libreki
adierazteko zertxobait izkiriatzea... gozamen pertsonalerako iturri bat da,
zalantzazko ezagutza erabilgarri horri erantzuna bilatzen saiatzea baino
handiagoa. Nahiago dut gozatu, zertarako galdetu gabe.
Argazkia: ZuriƱe
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina