BILATU

lunes, 31 de marzo de 2014

VAYA SEMANITA “OCHO APELLIDOS...”ekin!



http://www.fentmuntanyaiformacio.es
Ez naiz teleadiktoa eta ETB-ren katea oso bat telesail batek "bahituta" egoteak ez dit buruhausterik sortzen. Aitortu behar dut, bestalde, entretenimendu arineko programak lantzean behin ikusten ditudala, baina "Vaya semanita" ditxosozkoak kontrako erreakzioa piztu arazi dit beti, arrazoi desberdinengatik. 

Uler dezaket - eta zinez ulertu ere- euskaldunok jakin behar dugula geure buruari barre egiten, osasuntsua iruditzen baitzait nork bere izanaren gaineko trufa eragitea. Praktikatu egiten dut, gainera, terapia hori eta ederto datorkit. Nork bere buruari ezar diezaiokeen prezioa erlatibizatzea ezinbesteko ariketa da, kolektibo eraginkor baten partaide izaten iraungo bada. Irrigarrizko abenturan esku hartzeak bizitzaren ate asko irekitzen ditu eta alde horretatik, euskaldunok soberan erakutsi dugu badaukagula,  adibidez, sufrimendurako ahalmen handia: horratx, Txomin del Regato eta antzeko aluen ekarpenak.
http://www.fentmuntanyaiformacio.es


 ETBren "Vaya semanita"ren bonbardaketa ulertezinari orain "Ocho apellidos vascos" filmarekin ematen zaio dimentsio berria. Edo hori nahi izan dute, behintzat. Eta ekoizleen helburu nagusia  - dirua irabaztea- lortu dela ziurtasun osoz esan daitekeen batera, herritarrok gure jokaerarekin zenbait galdera kezkagarri iziotu ditugulakoan nago, besteak beste euskal herriaren buru osasuna noraino dagoen orekatua planteatzea. Izan ere, ezin dut ulertu nola gabiltzan irrigarrizko ibilbide labirintokoan galduta, ataka itogarritik ateratzen  asmatu gabe.

Noizik behingo terapia etengabeko praktikak gainditzen badu, nor bere buruaren gaineko irrikarako gaitasuna gaixotasun kronikoa bilakatzen da. Ergelkeriaren ataria izan daiteke.
Argazkiak: blogseitb.com; blogdecine.com





No hay comentarios:

Publicar un comentario